Hizkuntza, Bizi hiritarra

Mintzalasai, aste bat euskara sustatzeko

Irailaren 15etik 21era, Baionako Hiriak euskararen aldeko berrogeita hamar animaziotik gora antolatutako ekimenetan parte hartuko du.

Data honetan argitaratua

Irailaren 15etik 21era, Biarritzen eta Baionan, Mintzalasai festibalaren 14. edizioaren baitan, berrogeita hamar ekitaldi baino gehiago proposatzen dira. Bi hiriak elkarlanean ari dira euskararen erabilera sustatzeko hirigunean.

Aste batez, “lasai mintzatzera” gomitatzen duen Mintzalasai festibalak eguneroko bizitzako arlo guzietan ekitaldiak proposatuko ditu, gazteei zein adinekoei zuzenduak, baldin eta euskaraz bada.

Gomita da euskaraz hitz egiten dutenen, hasten direnen edo zalantzan direnen arteko elkarrizketa sortzeko. Izan ere, Mintzalasai euskarazko lehen hitzak erabiltzeko gomita ere bada: kirol zein kultura jardueren bidez, pilota hastapenetik txokolatearen ezagutzaraino, sofrologia tailerretan, bisita gidatuetan, literaturan edo zinema saioetan.

Aste horretako egun bakoitzak gai nagusi bat ukanen du, eta irailaren 21ean, igandez, Biarritzeko Marion aintziraren inguruan ospatuko den herri- eta belaunaldi-anitzeko besta handi batekin bukatuko da. Horrelakorik behar da zinez uretara jauzi egiteko.

Baionako egitaraua

Irailaren 15a astelehena

19:00>20:30 Luma Gunea (Ste Catherine karrika 39) FELDENKRAIS metodoan hasteko iniziazioa, euskaraz dakiten edo ikasten ari diren helduentzat.

Irailaren 16a asteartea

10:00>13:00 ON! GUNEA (Trinketeko karrika) EUSKARAREN ALDEKO WEBGUNE BERRIAREN AURKEZPEN PUBLIKOA. Animazioak

Irailaren 17a asteazkena

10:00 >10:45 Libre plume NINIENDAKO IRAKURKETAK

10:00>12:00 Atalante BIKOIZKETA TAILERRA 17:00>18:20 BAIONA BIDAIA MUNDU BIRTUALEAN

20:00>21:00 Biltxoko « AZTARNEN OREKA »-REN DOKUMENTALAREN EMANALDIA

Irailaren 18a osteguna

10:30>11:30 Askatasun plaza BISITA GIDATUA: TXOKOLATE GOZOA

18:30>21:00 ON! GUNEA (Trinketeko karrika) SAREA & PARTEKATZEA EUSKARAZ

Irailaren 19a ostirala

19:00>21:30 Oreka zirko eskola KABARET IBILTARIA

Irailaren 20a larunbata

10:30>11:30 Euskal museoa EUSKARAZ KANTA DEZAGUN tailerra!

11:30>12:30 Simone Veil ama-eskola (Gaztelu Berria aldean) BISITA GIDATUA: NOTRE DAME BULEBARREKO KASEMATEAK

14:00>15:00 Epaiska-Taloka-Biltxoko POTEO & KARAOKE

14:00>15:00 Ondarea & etxebizitza denda (Poissonnerie karrika 42) BISITA LASTERRA: DENDA BAT BESTEAK EZ BEZALAKOA

16:50 >17:45 Jacques Porte plaza IRAKURKETA IBILTARIA

18:00 >19:30 Patxa plaza PILOTA PARTIDA & BERTSU

Egitarau guzia mintzalasai.eus/fr